Zumarragar  jatorriko  bi  atzelariren  arteko  lehia  Goñiren  Omenezkoan

Bertako pilotarien faltan, Goñiren Omenezkoaren bigarren jardunaldiaren arreta  zumarragar jatorria duten bi atzelarien arteko deman egongo da jarria; Manex Balerdi eta Gorka Otaduy. Antzuolako ilegoria afizionatu munduan poliki-poliki lekua egiten ari den atzelari indartsua da, bolea izugarri baten jabe dena. Antton Pebeteko txapela jantzi zuen orain ez de la asko eta Iñaki Elola izango du aurrean lagun. Bidegoianeko aurrelaria azken orduan deitu du antolakuntzak, Eneko Labakaren hutsunea betetzeko.

Berrizeko Gorka Otaduy, bere aldetik, oso une gozoan helduko da Beloki pilotalekura, Miguel Soroa entzutetsuan txapela jantzi eta Lezamako finala jokatu berri. Bere aurrelaria Julen Egiguren azpeitiarra izango da, promesa mailako DV-ren txapela jantzi zuen Egigurenek. Bikote bezala ondo funtziona dezakeen konbinazioa da, urrutira joan gabe, asteburuan garaipen handia lortu zuten Mallabiko Biharko Izarrak txapelketan Zubizarreta-Aizpuru bezalako aurkari batzuen aurka.

Lau eta erdiko promesa mailan Ekaitz Telletxeak eta Iker Larrazabalek neurtuko dituzte indarrak. errekako aurrelaria espezialista da halako distantziako partidetan eta Amurrioko aurrelaria Arabaren esperantza da, azken urteetako lehortea ahaztu eta profesional bat izateko. Bere boleak izugarriak dira.

Jaialdia arratsaldeko 18.30etan hasiko da pilota eskolako umeen partida batekin eta sarrera debaldekoa izango da.

Beloki-Zumarraga (18.30)

Pilota eskolako umeak:

Babarro-Plazaola /Arrizabalaga-Agreda

Promesak, lau eta erdian:

Larrazabal/ Telletxea:

Eliteak, binaka:

Elola-Balerdi / Julen Egiguren-Otaduy

Leave a comment