ZOZKETA

7 estantzia + 1.200 € bidaietan gastatzeko

SARRERA

Pilotabizi Pelotazaleen Elkarteak bere pelota jarraitzaile guztiei aukera eder bat eskeintzen die. Viajes el Corte Inglés Agentziaren laguntzaz bidaia zoragarri bat egiteko aukera eman nahi die Euskal Herriko kluben arteko NAZIONALA torneoa jarraitzen duten zale guztiei. Zer egin behar da horretarako? Oso erraza da: NAZIONALA gertutik jarraitzen dutenenentzat, astero egingo den galdera erraz bati erantzuna asmatzen dutenen artean zozketatuko da bidaia polit bat.

Zozketan parte hartzeko zer eta nola egin behar den jakitera emateko eta antolatzeko Pilotabizi Pelotazaleen Elkarteak, dagoeneko bere kolaboratzaile den KIROLZALE enpresak duen plataforma aukeratu du horretarako.

Bidaiatzeko aukeraz gozatzeko Viajes el Corte Inglés Agentziak Kluben arteko NAZIONALAren jarraitzaileen esku jartzen duen aukera honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Badakizute, horretarako parte hartu eta asmatu!!!

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO PAUSUAK
1. KANPORAKETA JOKATUKO DEN ASTE GUZTIETAN inprimakia bete orrialde honetako “Hartu parte zozketan” botoia sakatuz eta bidali. Inprimakia, kanporaketa jokatuko den astean bete beharko da, kanporaketa jokatuko den asteko ostirala izanik betetzeko azken eguna.

2. Inprimakia betetzen duenak ZUMARRAGAKO BELOKI PILOTALEKUAN egon beharko du KANPORAKETAN eta ZOZKETA egiten den momentuan.

GARRANTZITSUA: Zozketa egiten denean, frontoiean egon beharko du parte hartzaileak, hori horrela ez bada, beste zozketa bat burutuko da momentuan behar den bezain beste aldiz jardunaldiko zozketaren irabazlea atera arte. Horrez gain, jaialdia hasi eta 30 minutu baino beranduago azaltzen denak ezingo du jardunaldi horretako zozketan parte hartu.

NOLA IZANGO DA ZOZKETA?
1. Pilota jaialdi egun bakoitzean Hurdeetarako La Posada del Casar Hotel Ruralerako estantzia bat zozketatuko da aste horretako inprimakia bete eta frontoiean dauden pertsona guztien artean. Guztira, 7 estantzia zozketatuko dira (7 pilota kanporaketa jokatuko direlako).

ASTEROKO ESTANTZIAREN ZOZKETAN SARTZEKO LABURPENA
Inprimakia bete astero azpiko botoia sakatuz web gunean + frontoira joan kanporaketa horretako partiduak ikustera.

LA POSADA DEL CASAR HOTEL RURALAREN SARIAREN AZALPENA
HURDEETARAKO (EXTREMADURA) 3 EGUNETARAKO MANTENU ERDIRAKO ESTANTZIA, LA POSADA DEL CASAR HOTEL RURALEAN. GAINERA, IRABAZLEAK BERTAN EGINDAKO OLIO BOTILA BAT IZANGO DU OPARI ETA BERTAN DUTEN SPA- Z ERE GOZATU AHAL IZANGO DU.

2. Inprimaki bakoitzean, aste bakoitzeko kanporaketaren irabazlea aukeratu beharko da asteroko zozketan parte hartzeko. Horrez gain, irabazlea nor izan den asmatu eta frontoien egonez gero, finalaren egunean zozketatuko den bidaietarako 1200 euroko saria irabazteko aukera izango du. Kanporaketa bakoitzaren emaitza asmatzen dueneko partizipazio bat gehiago izango du parte hartzaileak Martxoaren 28an egingo den sari honen zozketan.

1200 EUROTAKO SARIAREN ZOZKETAN SARTZEKO LABURPENA
Aste bakoitzean www.kirolzale.eus/zozketa web guneko inprimakiko klub irabazlea zein izango den asmatu + frontoira joan kanporaketa horretako partiduak ikustera.

1200 EUROTAKO SARIAREN ZOZKETAREN SARIAREN AZALPENA
1200 EURO EL CORTE INGLÉSEKO BIDAIETAN GASTATZEKO AUKERA IZANGO DU SARI HONEN IRABAZLEAK.