ZALDIBARREN, “OLAZAR” TXAPELKETA BIKAINA URTEA AMAITZEKO
Pilotaren barrutian, aurtengoa ez da urte ona izan afizionatuen mailan batipat. Txapelketa asko geratu dira ospatu gabe. Zerrenda handia egin daiteke gauzatu ez diren txapelketekin. Berri onak ere badira, ordea. Zaldibarren XXXIII. Olazar Txapelketa eratu dute, oztopo asko gainditu ondoren. Guztira, bi finalerdi eta finala izango dira eta ez da publikorik izango frontoiean.
Aurtengo edizioak gainera badu berritasun nabarmen bat ere: hiru jaialdiok, estrainekoz, Youtubez eskainiko dira, zuzen-zuzenean, helbide honetan: ZALDIBARKO XXXIII. Pilota txapelketa YOUTUBEz ZUZENEAN. Final eguneko jaialdia, gainera, ETB4an emango da, Urte Berri egunean, eguerdiko 12etatik aurrera.
Hona hemen programa.
ABENDUAK 26
Ordua: arratsaldeko 6
4 ½ barruan: Igoa versus Fernández
Binaka: Mata-Irurta versus J.Alberdi-Gaskue.
Oharra: Bertan ez da ikuslerik izango
ABENDUAK 28
Ordua: arratsaldeko 6etan.
4 ½ barruan: Senar versus Hormaetxe
Binaka: Karregal-Morga versus Expósito-Lizeaga
Oharra: Bertan ez da ikuslerik izango
ABENDUAK 31
Finalak, Olazar pilotalekuan.
Ordua: Arratsaldeko 4:30etan.
Oharra: Bertan ez da ikuslerik izango
URTARRILAK 1, ETB4n.
Eguerdiko 12:00etan.