XXIX. Goñiren omenezkoa irailaren 16tik urriaren 16ra bitartean bukatuko da

XXIX. Goñiren omenezkoa irailaren 16tik urriaren 16ra bitartean bukatuko da

Covid-19ak eragindako kalteetan arinena izango da ziurrenik, baina beste gauza askoren artean, Zumarragako pilotazaleen txapelketarik kuttunena, Goñiren Omenezkoa, ere lapurtu zigun zorigaiztoko pandemia larri honek. Urtero mimo handiz prestatutako lehiaketa izanik, erdizka utzitako txapelketa amaitzeko hautua egin du Kirolzalek eta Euskal Herri osoan zehar antolatzen diren hamaika txapelketetako antolatzaileekin hitz egin ostean, udazkenerako, irailaren 16tik urriaren 16ra jokatuko dira geratzen diren bi final-laurdenak, bi finalerdiak eta finala. ETB-k eskainiko duen azken jaialdiak berritasun bat ekarriko du, normalean jaialdiak asteazkenetan jokatzen badira ere, azken hau ostiralez jokatuko baita.
Pilotari eta pilotazaleekiko arduraz eta erantzukizunez, bere garaian lehenak izan ginen txapelketa bertan behera uzten eta oraingoan ere berdin jokatuko dugu, arrisku txikiena ere hartu gabe eta guztion osasuna lehenetsiz. Baina egoerak hala baimentzen badu, irailaren 16an Beloki pilotalekuan ikusiko dugu elkar. Bitartean, zaindu!

Utzi erantzuna