10 egun besterik ez dira geratzen Aztiriko mendi lasterketaren edizio berri bat ospatzeko. Uztailaren 21ean izango da lasterketa honen 15. edizioa.
Irteera Aztiriko plazan izango da goizeko 11etan eta partehartzaileek 10,5 km-ko ibilbidea egin beharko dute irteerako leku berean izango den helmugara heldu aurretik.
16 urte edo gorako edozeinek har dezake parte eta aurten partehartzaile bakoitzak kamiseta bat izango du opari.
Aztiriko Mendi lasterketan parte hartzeko epea uztailaren 18rarte dago zabalik eta www.rockthesport.com helbidean eman beharko da izena, 10 euroko prezioa ordainduz.
Anoaguneak izango dira lasterketan eta bukaeran luntxa ere izango da.