Tolosako 51. Pala Txapelketaren izen emate epea zabalik

Tolosako 51. Pala Txapelketaren izen emate epea zabalik

Ireki dute Tolosako Berazubiko frontoiean urtero ospatzen den Pala Txapelketaren aurtengo ediziorako izen-emate epea.

Iaz izan ziren pala txapelketa eder honen urrezko ezteiak eta laister ekingo diote 51.en edizioari.

Lehen aipatu bezela, partiduak Tolosako Berazubiko frontoiean jokatuko dira eta torneoa ekainaren 10etik uztailaren 24ra bitartean jokatuko da.

3 maila ezberdinetan jokatuko da aurtengo txapelketa:

  • Gizonezkoak 1. maila
  • Gizonezkoak 2. maila
  • Emakumezkoak

Partiden jardunaldiak astelehenetik ostiralera izango dira, 18:00-etatik aurrera eta maila guztietan erabiliko diren pilotak gomazkoak izango dira. Gainera, bikote bakoitzak 3 edo 4 partida jokatuko ditu gutxienez.

Hau gutxi balitz, parte hartzaile bakoitzak kamiseta bana jasoko du eta bi lagunentzat 8 bazkari edo afari zozketatuko ditu antolakuntzak jokalarien artean.

Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 2-a izango da, bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu eta ondorengo bi bide hauek ireki ditu antolakuntzak bertan parte hartzeko:

  1. Email bidez: tolosacfpala@gmail.com helbidera email bat bidaliz.
  2. WhatsApp bidez: 635 74 15 74 telefonora watsap bat bidaliz.

Bertara bikoteko kide bakoitzaren izena eta abizenak bidali beharko dira, zein mailatan jokatu nahi den aipatuz.

 

 

 

Utzi erantzuna