Kitatzeko zor ugari Goñiren Omenezkoan

Kitatzeko zor ugari Goñiren Omenezkoan

Goñiren Omenezkoaren hirugarren jardunaldiak Zumarragako torneoarekin kitatzeko zor ugari dituzten pilotariak jarriko ditu kantxan. Eskolako gazteenen ohiko partidaren ondoren, Garmendia-Jauregi Larrayoz-Plazaolaren aura arituko mira, promesen txanda helduko da, lau eta erdiaren barruan eta bertan iaz txapelketa honetan zorte desberdinarekin aritutako bi pilotari arituko dira aste honetan, Ruiz de Larramendi eta Carregal.

Bere jo eta potentziari esker, Ruiz De Larramendi lazkaotarrak finalera bidean parean jarri zitzaizkion arerio guztiak kanporatu zituen, azken kanporaketan Julen Alberdi artistaren aurka topo egin zuen arte. Iaz alde egin zion txapelaren bila lehiatuko da aurten. Okerragoa izan zen Gaizka Carregal galdakoztarraren kasua, ezker bekainean jasotako pilotakada gogor baten ondorioz lehen partida bertan behera utzi behar izan zuen eta. Ospitalean amaitu zuen zenbait puntu jasotzeko eta aurten iaz erdizka utzitako lanak amaitu asmoz dator.

Senior mailan azken orduko aldaketak egon dira. Iaz finalera heldu zen Lerenak ez du Zumarragan egoterik izango eskuko minengatik eta bere lekua aurreko astean kale egin zuen Eneko Labakak beteko du, aurreko astean arazo fisikoren batzuen erruz kale egin ostean. Albizturgoak ez du Belokin hutsik egin nahi izan, bertan lortu baititu bere ibilbideko txapelik garrantzitsuenetako batzuk, DVko bi barne. Atzelari bezala Josu Zezeaga izango du, egun ona duenean pilota bi eskuekin oso ondo mugitzeko gai den Bergarako pilotaria. Profesional izandakoaren semeak iaz ez zuen azken orduan Zumarragan jokatzerik izan lesio baten erruz eta aurten ez du hutsik egingo.

Parean Ioritz Egiguren eta Sarasa izango dituzte. Tolosarra oso aurrelari indartsua da, pilota frontisetik oso urrun ipintzeko gai dena. Esaterako Jokin Altuna lagunak sparring bezala erabili Mikel Urrutikoetxearen aurkako kaiolako finala prestatzeko. Eltzaburuko atzelariak ere badu bere arantzatxoa Zumarragako txapelketarekin, izan ere, iaz txapelaren atarian geratu baitzen Sarasa errioxarrarekin batera. Finalean Urbieta-Garmendiak kanporatu zituzten.

Utzi erantzuna