Kirolzalek  Zumarragako  Pilota  Eskola  jarriko  du  martxan

Kirolzale enpresak Zumarragako Beloki Pilota eskola jarriko du martxan

Zumarragako pilota eskola urte betez jarduerarik gabe egon ondoren eta Zumarragako udaletxeak eta Kirolzalek egindako akordioaren ondorioz, aurtengo denboraldian pilota eskola martxan egongo da berriz Zumarragan.

Izen emate epea irekita dago eta ondorengo bi bide hauetako edozein erabili daiteke izena emateko:

  1. – Emailez: info@kirolzale.eus helbide elektronikora email bat bidaliz
  2. – Telefonoz: Kirolzaleko telefonora deituta. 943 10 68 52 edota 687 639 551 telefonora deituta.

Entrenamenduak urrian hasiko dira eta hilabetean ordaindu beharreko kuota 25 eurotakoa izango da, BEZ-a barne.

HILABETEZ DOHAINIK PROBA EGITEKO AUKERA

Ikasle bakoitzak dohainik proba egiteko aukera izango du hilabetez eta pelota eskolan hilabeteko proba egiten duen edozeinek ondorengoa jasoko du dohainik:

  1. – Hilabetez proba egiteko aukera
  2. – Entrenamenduetarako kamiseta bat
  3. – Pilota bat

Kirolzaleren helburua ikasleek pilotan ikastea da. Horretarako entrenamendu dinamikoak egingo dira eta ikasleei partiduak jokatzeko aukerak emango zaizkie.

 

Leave a comment