Iñaki Elola, Irujoren antzera eta Sarasa Elite mailako txapeldun

Iñaki Elola, Irujoren antzera eta Sarasa Elite mailako txapeldun

Ikaragarrizko partida Antiguoko frontoian ikusitakoa. Denetik izan zuen partidak, joko alaia, kalitatea, defentsa, erritmoa eta tanto ikusgarri ugari.

Lau pelotariek partida bikaina jokatu zuten. Hobe sartu ziren partidan Espinal eta Gascue eta horren ondorioz 12-5 aurreratu ziren markagailuan. Baina Elola eta Sarasak garaipena lortzea besterik ez zuten buruan. Bidaniako aurrelaria kantxaren erdian jarri eta partida goitik behera aldatu zuen. Erantzunkizun guztia bere gain hartu eta partiduari buelta ematea lortu zuen Sarasaren laguntza bikainarekin batera.

Elola – Sarasa 22
Espinal – Gascue 17

Utzi erantzuna