Goñiren  Omenezkoak  lehen  finalistak  ezagutuko  ditu

Bidean era guztietako oztopoak topatu arren, Goñiren Omenezkoak bidea egiten jarraitzen du eta asteazken honetan bere lehen finalerdiak ezagutuko ditu, ohi bezala, 18.30etan hasiko den jaialdi ikusgarri batean. Berrikuntza bezala, lehen partidan Txapelketa Herrikoieko finalerdietako partida bat jokatuko da, Oliveira-Cruz eta Alberdi-Imazen artean.

Goñiren Omenezkoari dagokionean, promesen mailan bi pilotari gipuzkoarrek, Ruiz de Larramendik eta Unai Alberdik jokatuko lau eta erdiko txapelketako lehen finalerdia. Otsailaren amaieran jokatutako partidan, Ruiz de Larramendi azken orduan sartu zen lehiatzera, min hartuta zegoen Hormaetxeren ordez aritu zen eta maila bikaina eman zuen Olaetxea nafarra 16-22 kanporatzeko. Lazkaotarra kolpez oso fresko aritu zen eta errematean ere asko asmatu zuen. Unai Alberdik, bere aldetik, lan asko egin behar izan zuen Jorge Fernandezi 22-15 irabazteko. Azpeitiarra oso pilotaria da, ezker bikaina du eta tantoa amaitzerakoan asko beharko du goierritarraren joari aurre egiteko.

Eliteen mailan , final laurdenetan oso itxura sendoa eman zuten bi bikoteren arteko lehiak erabakiko du lehen finalistak nortzuk diren; Mata-Gaskue/ Azketa-Aitor Elizegi. Bikote nafarra agian ez da distira ikaragarrikoa, baina bai oso eraginkorrak eta erraz nagusitu zitzaikien Julen Alberdi-Iker Mairezkurrena bezalako izen handiko bi pilotariri (11-22). Parean izango dituzten Azketa-Aitor Elizegi goierritarrak ere ez dira erraz kokiltzen diren horietakoak. Elkar oso ondo ezagutzen duten pilotariak dira Tartaloetxekoak eta martxoan jokatutako partidan bat baino gehiago txunditu zituen Beasaingo aurrelariak jotako bolea ikusgarriek. Carregal-Sanchezi 22-13 irabazi zieten eta ikusitakoaren arabera, edozein bikoteri irabazteko gai direla erakutsi zuten.

Leave a comment