Goñi  Memoriala,  betebehar  bat  gutxiago  Eneko  Labakaren  palmares  izugarrian

Goñiren Omenezkoaren txapela Eneko Labakak egin beharrekoen artean gorriz azpimarratutako mugarrietako bat zen, Sarasa on batek lagunduta, Zumarragako txapelketaren edizio zailenari amaiera eman zion jaialdi hunkigarri batean eskuratu zuena, Mata-Gascueri 22-15 irabazita. Promesa mailan, Javi Oscozek lau  eta erdiko txapela jantzi zuen Ruiz de Larramendi 18-22 gaindituta. Bestalde, Cruz-Oliveirak Txapelketa Herrikoiko euren nagusitasuna luzatu zuten Beloki klubak duela 50 urte Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi zuen taldeari omenaldia eskaini zion gauean. Osasun-pandemiak ezarritako mugak gorabehera, otsailaren 26an hasitako bide korapilatsu baina aldi berean ederrak merezi zuen amaiera izan zuen.

Eta hainbeste arreta puntu zituen jaialdi batean, Albizturko aurrelaria izan zen distirarik gehien egin zuena. Eliteen finaleko denborak berak markatu zituen eta, merezimendu osoz, txapela ez ezik pilotari onenaren Kirolzale saria eraman zuen. Eneko Labakak asko jokatu zuen, baina hortaz gain Sarasari ere asko jokatu arazi zion, pilota txarrak kendu eta gozatzeko egokiak lagaz. Aurrelari gipuzkoarrak hasieratik hartu zuen partidaren gidaritza, lehenbizi Mataren defentsako gabeziei etekina ateraz eta ondoren hasieratik lortutako errenta (8-2), bikain kudeatuz. Mata-Gascue nafarrek, berriz, aurkariek izan zuten ulermen hori faltan izan zuten, ez zuten bikotea egiten asmatu, akats gehiegi egin zituzten, bakoitzak zazpina, eta horrela ezinezkoa da Eneko Labaka oso motibatu bat gainditzea. Eta hori iruindarrak eta Larraintzarrekoak euren momentua izan zutela, 18-8 galtzen joan ondoren markagailuan 18-15 joatera gerturatu zituena. Tarte horretan Gascuek  eskuin eder hori askatu ahal izan zuen, eta Mata emankor batek jakin izan zuen atzelariak irekitako zuloei probestu ateratzen. Hala ere, pilatutako desabantaila zela eta, ez akatsik ez egitera behartzen zituen eta Gascueri ezker paretan gora ihes egin zion pilota batean joan zitzaizkien azken aukerak, batez ere Eneko Labaka ez zegoelako barkatzeko prest.

Promesen mailako lau eta erdikoan, Javi Oskoz nafarrak jantzi zuen Goñiren Omenezkoaren finala, partida borrokatu betean Ruiz de Larramendi lazkaotarrari 18-22 irabazita. Lantzeko aurrelariak erakutsia zuen aurretik defentsa handiko pilotaria dela eta atzo ere sendotasun horrek eman zion garaipena, ia dena, ona eta txarra egin zuen goierritarraren aurka. Denera 10 pilota galdu zituen, baita saketik bi falta egin ere eta horrela oso zaila da garaipena lortzea, lau opari –3 huts eta beste falta bat– egin zituen pilotari fin baten aurka. Txapelketa oso ona egin arren, finalean patxada gehiago behar zuen txapela janzteko. Oskozek ez zuen distira handiko partidarik jokatu, baina aurkariak pilotari eman zion abiadurari eusten asmatu zuen eta indargune hori baliatzen jakin zuen, urduri eta presaka aritu zen pilotari baten aurka.

Hain edizio zailean, antolatzaileek pilotazaleen, pilotarien, epaileen eta laguntzaile guztien portaera bikaina eskertu nahi lukete; izan ere, haien laguntzarik gabe, ezinezkoa izango litzatekeelako afizionatu mailako pilotarik onenak Zumarragan leku bat izatea.

Leave a comment