Larunbat honetan ospatuko da Gasteizko Mendiak Mendiko Proba

Larunbat honetan ospatuko da Gasteizko Mendiak Mendiko Proba

Larunbat honetan, ekainaren 15ean, Gasteizko Mendiak mendiko proba ospatuko da.

Parte hartuko duten 1100 parte hartzaileak Ullibarri jauregitik aterako dira goizeko 6etan. 62 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute, Gasteizko mendirik garrantzitsuenak zeharkatuz eta 5800 metro baino gehiagoko desnibeleko ibilbidea burutuz. Probaren bukaera, estadioaren atean izango da, hiriburuan bertan.

Mendiko proba hau gogorra da, izan ere, nahiz eta proba honetako mendiak ez diren garailera altukoak, desnibel haundiko proba da eta gora eta behera haundiak dituena, izan ere 11 gailur nagusi egin behako dituzte parte hartzaileek.  Batzuek trotean edo korrika egingo dute ibilbidea eta beste batzuk ordea, mendiko pausuan.

Datu bezela, parte hartzaileen %56a baino gehiago arabarrak izango dira. Hala ere, Euskal Herriko beste gainontzeko lekuetatik datozen parte hartzaileak ere badira eta baita Valentzia, Granada eta balearretatik ere.

Utzi erantzuna