Fidagarritasuna nagusitu da Goñiren Omenezkoaren hirugarren jardunaldian

Fidagarritasuna nagusitu da Goñiren Omenezkoaren hirugarren jardunaldian

Fidagaritasuna eta defentsa nagusitu ziren Goñiren Omenezkoaren hirugarren jardunaldian, non Carregalek lau eta erdian eta Ioritz Egiguren-Sarasak binaka promestean, finalerdietarako txartela eskuratu zuten, detaile tekniko gutxiko jaialdi batean.

Nagusien mailako partidak bi zati oso desberdin izan zituen. Lehena berdindua eta orekatua izan zen. Eneko Labakak min egin zuen gantxoarekin eta Albizturgoak eta Zezeagak alde txikiak izan lortu zituzten markagailuan. Gidoi honek bederatzinakako berdinketara arte iraun zuen, baina hortik aurrera Ioritz Egiguren-Sarasak erraz nagusitu ziren. Tolosako aurrelaria izan zen bigarren parteko protagonista nagusia. Bere kolpea eta sakea nagusitu ziren –bi tanto egin zituen zabalean, bost guztira– eta min handia egin zion indarra galtzen joan zen Zeeagari. Gainera, Sarasak oso ondo lagundu zion, nafarrak ez zituen pilotakada luzeegiak jo, baina kantxa oso ondo kubritu zuen eta bien artean hiru huts baino ez zituzten batu. Partidako tantorik politenak agian Eneko Labakak sinatu zituen baina, era berean, huts gehitxo pilatu zituzten gorriek

Kaiolako promesen mailako partidan defentsak nagusitu ziren erasoen gainetik eta bertan ere Carregalen sendotasuna nagusitu zen, partida hasieran hartutako abantailari eusteko gai izan zen eta (2-10). Kosta egin zitzaien bi pilotariei kantxaren neurriak hartzea, bina falta egin zituzten sakez, Galdakaokoak hobeto ekin zion partidari, amaieran erabakigarria suertatu zen aldea hartuz. Iaz bekainean jasotako kolpe batek ez zion Adiskidekoari bere dohainak erakusten uzti, baina atzo bere irmotasunaren berri eman zuen, distira defentsako jokaldietan izan zuen lehian. Iazko txapeldun ordeak izan zuen bere erreakzioa eta markagailua zertxobait orekatu zuen, baina garaipenetik urrun geratu zen lazkaotarra.

Garmendia-Jauregi 8

Larrayoz-Plazaola 18

Lau eta erdian

Ruiz de Larramendi 15

Carregal 22

Binaka

Ioritz  Egiguren-Sarasa 22

Eneko Labaka-Zezeaga 11

Utzi erantzuna