ESKU PILOTA FINALAK ETA JAIEN HASIERA, GAUR, EZKION

ESKU PILOTA FINALAK ETA JAIEN HASIERA, GAUR, EZKION

Ezkioko jaiak hasteko ez dago modu hoberik. Izan ere, bi hilabetetako lehiaketa biziaren ondoren, gaur jakingo da zeintzuk izango diren 2019. edizioko Ezkioko II. Pilota Goxua Txapelketako txapeldunak.

Martxoaren 8an ekin zioten pilota goxuaz jokatzen den Ezkioko Txapelketa honen bigarren edizioari eta 8 asteetako lehiaketa biziaren ondoren, gaur jakingo degu zeintzuk izango diren aurtengo irabazleak.

Alde batetik ezkioko Alberdi anaiek jokatzen dute. Bikote sendoa izan dira txapelketa guztian zehar eta etxean jokatzeak bere herritarren babesa ekarriko die. Hala ere, dena beharko dute Mujika anaien aurka aritzeko, izan ere,  ikaragarrizko maila erakutsi dute, eta aste hauetan Ezkioko frontoira bertaratu direnak erabat txunditurik geratu dira Tolosakoek erakutsitako jokuarekin.

Jaialdia 18:00etan hasiko da, Ezkioko pilota eskolakoen txapelketaren finalarekin. O.Mendizabal eta A. Mendizabalek, Alberdi eta Unzurrunzagaren aurka jokatuko dute.

Gaurko finalen jaialdia hau izango da:

ORDUA:  18:00

LEKUA: EZKIOKO PILOTALEKUA

1. PARTIDUA (PILOTA ESKOLAKO GAZTEEN FINALA)

O. MENDIZABAL – A.MENDIZABAL

ALBERDI – UNZURRUNZAGA

2. PARTIDUA (EZKIOKO II. PILOTA GOXUA TXAPELKETA 2019-KO FINALA)

ALBERDI ANAIAK

MUJIKA ANAIAK

 

Utzi erantzuna