Eneko Labakak falta zaion txapel urrietako bat bilatuko du Zumarragan

Eneko Labakak falta zaion txapel urrietako bat bilatuko du Zumarragan

26 urterekin, gutxi dira Eneko Labaka albizturdarrari irabazteke geratzen zaizkion afizionatu mailako txapelak. Horietako bat beretzat asteazken honetan hasiko den Goñiren omenezkoa da eta azken urteetan parte hartu arren lortu ez duen garaikur horren bila abiatuko da. Teknika eta ofizio handiko aurrelaria da Labaka eta dohain horietara bikain egokitzen den atzelaria izango du lagun, Iker Elizegi asteasuarra. Gaztelekukoa eskuin sendoko atzelaria da, zuloak ireki ditzakeen horietakoa eta honek bai badakiela zer den Beloki pilotalekuan txapela janztea. Izan ere, gaur egun profesionala den Iker Salaberriaren laguntzarekin, iazko txapela jantzi zuen eta aurten errepikatzea izango da pilotari gaztearen erronka.

Lehen jardunaldi honetan, bikote oso gazte bat izango dute parean, Ander Murua arrasatearrak eta Aaron Arbizu etxarriarrak osatzen dutena. Hala ere, elkar ondo ezagutzen dute eta zenbait txapelketetan elkarrekin arituak dira, esaterako urtarrilean Tafallan, non txapela ere eskuratu zuten. Urtea oso ondo hasi duten bi pilotari dira Murua eta Arbizu, azken sasoian nabarmen gora egin dutenak eta ziur ez dizkietela gauzak erraz jarriko gipuzkoarrei.

Promesen mailako lau eta erdikoan ere partida erakargarri bat aurreikusten da Gutierrez errioxarra eta Aitor Altuna tolosarraren artean. Logroñoko aurrelaria fisiko oso indartuko aurrelaria da, pilotari abiadura bizia ematen dion horietakoa eta afizionatu mailan txapela asko irabazitakoa da. BEre lehengusu Jokin Altuna bezala, oso bestelako pilotaria da Aitor Altuna tolosarra, aireko jokoan bikain moldatzen den aurrelaria. Kaiolan bikain moldatzen da, ez baita alperrik distantziako Gipuzkoako txapelduna azken bi urteetan. Estilo arteko talka izango da, hortaz, kaiolakoa.

Ohi bezala, jaialdia 18.30etan hasiko da, pilota eskolako umeen arteko norgehiagoka batekin, aste honetan, Diaz-Ruiz eta Jimenez-Ruiz izango dira euren dohainak erakutsiko dituzten pilotari gazteak. Sarrera debaldekoa izango da.

Sergio Gutiérrez

18 urte

Kluba: Logroño Club San Cosme

Zumaia 2019 txapeldun

Lezo 2019 txapeldun

Lodosa 2019 txapeldun

Tolosako Lau eta erdiko San Juan txapelketako txapeldun

Buruz buruko GRABNI txapelketako txapeldunorde

Mallabiako lau eta erdikoaren txapeldunorde

Aitor Altuna

17 urte, Tolosa

Kluba: Tolosa Aurrera

Palmaresa: Azken bi urteetako Gipuzkoako txapeldun lau eta erdian

2018ko Berria txapelketako txapelduna

2019ko Berria txapelketako azpitxapelduna

2019ko Joxan Tolosa txapelketako azpitxapelduna

Eneko Labaka Otamendi

26 urte, Albiztur

Kluba: Aurrera Tolosa

Palmaresa DVko txapeldun 2016/17/18

Herriaren (Areta-Laudio) txapeldun 2018/19/20

Zaldibar 2019 txapeldun

Elgoibar 2019 txapeldun

Soroa 2018 txapeldun

Iker Elizegi Ormazabal

19 urte, Asteasu

Kluba: Gazteleku Andoain

Promesen mailako txapelak:

Soroa,

Polque,

Bergara hiria,

Egiako Juanito Álvarez txapelketa,

Aizarnazabal,

DV

Nagusietan txapelak:

Mallabiko Biharko Izarrak

Goñi memoriala

Ander Murua Txintxurreta

19 urte, Arrasate

Kluba: Soraluze

DV-ko promesetan txapeldun- 2018

Elgoibarren txapeldun-2020

Tafallan txapeldun-2020

Aaron Arbizu

21 urte, Etxarri Aranatz,

kluba: Irurtzun,

palmaresa:

Tafallako txapelketa,

San Juan txapelketa (Urretxu),

Pebet Memoriala,

GRABNI txapelketa 2019,  sub-22,

Nafarroko Txapelduna sub-22 2018

Euskal ligako txapelduna sub-22 2018

Utzi erantzuna