Alberdi anaiak, Ezkioko txapeldun berriak

Alberdi anaiak, Ezkioko txapeldun berriak

Ezkioko Alberdi anaiak dira 2019.urteko Ezkioko II. Pilota Goxua Txapelketako txapeldunak, atzoko finalean 22 eta 19ko emaitzaz irabazi ondoren.

Jai giroan murgilduta, Ezkiora hurbildu ziren pertsonek partidu ona eta gogorra ikusteko aukera izan zuten. Ez zen final erreza ezkiotarrentzat, izan  ere, Mujika anaiek txapelketan erakutsitako maila onari esker, faboritotzat ematen zieten finala irabazteko. Alberditarrak hori jakinda joan ziren frontoira eta finala irabazteko aukerak zituztela sinetsita, eta egindako esfortzu eta joku onari esker, finala irabaztea lortu zuten herritarren aurrean eta beraz, egungo txapedun berriak dira.

Lehenengo partiduan, Ezkioko pilota eskolako txapelketaren finalean, Etxeberria eta Unzurrunzagak 22 eta 19ko emaitzaz irabazi zieten A. Mendizabal eta O. Mendizabali, bukaerararte emozioa izan zuen partidu baten ostean.

Hauek dira Ezkioko Finaletako Emaitzak

1.Partidua (Ezkioko Pilota Eskolako Gazteen Finala)

A. Mendizabala – O. Mendizabal 19

Etxeberria – Unzurrunzaga 22

2. Partidua (Ezkioko II. Pilota Goxua Txapelketako Finala)

Alberdi anaiak 22

Mujika anaiak 19

Utzi erantzuna